BTEM Sariak.
Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak
BTEM
Hau da BASQUE FOOD CLUSTERak eta AZTIk antolatzen dituzten Euskadiko Elikadura Berrikuntzako Sarien (BTEM) helburua: Euskadiko elikagaien sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea, edozein dela ere enpresen tamaina, berrikuntzaren alde jardunez Euskadiko elikaduraren sektorea garatzen laguntzen baitute.
Horrez gain, sektorearen topagune bihurtu nahi genuke sariak banatzeko ekitaldia, Euskadiko elikaduraren balio katea osatzen duten eragileak elkarrekin jardun daitezen.
Sarien Kategoriak
BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA (PRODUKTUA)
Merkatu aukera edo premia bat argiro atzeman eta merkatuan produktu edo zerbitzu berri edo hobetu bat arrakastaz txertatu duen enpresari emango zaio saria, betiere eskari hori estali eta bere negozioari lehiakortasun abantaila ekarri badio. Produktu berri bat, ontzi berri bat, teknologia berri bat… izan daiteke berrikuntza.
ENPRESA BERRIKUNTZA (PROZESUA)
Bere prozesuetan edo negozio ereduetan aldaketak egin dituen enpresa bati emango zaio saria, gauzak beste era batera egiteak lehiakortasun abantaila ekarri dionari.
Kontuan izango dira alor hauekin lotura duten alderdiak: berriak diren edo hobekuntza nabarmena dakarten ekoizpen, logistika eta banaketa prozesuen ezarpena edo produktu edo zerbitzuei laguntzeko jarduerak.
Kategoria horretan sartzen da, halaber, enpresak lehendik erabili gabeko antolakuntza metodo berrien ezarpena.
Kategoria horretako sarietarako hautagai izan daitezke enpresaren dimentsioa handitzeko eragiketak zehaztu, aztertu eta prestatu dituzten enpresak (beste enpresa batzuk erostea, bat-egiteak, joint ventureak…), bai eta enpresa eragileen eta haien bezero eta hornitzaile kateen artean enpresen arteko lankidetza proiektuak prestatu eta martxan jarri dituztenak ere (adibidez, hornidura katearen kudeaketa sistema berria, hornitzaileekiko integrazio eta lankidetza metodoak, startupekiko elkarlan estrategiak eta abar).
MERKATU BERRIKUNTZA
Sariaren helburua hau da: aitortzea beren egungo egoera nabarmen hobetzen duten estrategia edo kontzeptu komertzial berriak ezarri dituzten enpresak, negozioa handitzeko merkatuak edo bideak aurkitu dituztenak, plan bat diseinatu eta arrakastaz gauzatu dutenak eta abar. Bereziki balioetsiko dira nazioartera hedatzeko merkatu estrategiak eta kanal berriak jorratzen dituztenak (digitala…).
Epai-Mahaia

Maite Arrizabalaga
AECOCeko (Fabrikatzaile eta Banatzaileen Elkartea) Merkataritza eta Marketin zuzendaria

Eduardo Cotillas
FIABeko I+G+B zuzendaria (Elikadura eta Edarien Industrien Espainiako Federazioa)

David Martínez
Stellum Food&Tech-eko Managing Partnerra

Arantxa Oquiñena
Grupo Udapako zuzendari nagusia

Santiago sala
Aperitivos y Extrusionados-eko CEOa (Apex Taldea)

Patxi Arrutia
Grupo Sea & Land (Delicass y Skandia) zuzendari nagusia
FAQs

Onuradunak
Enpresa edo enpresa erakunde hauek lehia daitezke EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZA Sarietan: Euskadiko elikaduraren balio katean jarduten eta helbide soziala eta fiskala Euskadin dutenak.
Ezin dute parterik hartu epaimahaian ordezkaritza duten enpresek.

geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa da sarien banaketa eremua.

irizpideak
Arreta berezia egingo zai honako proiektu edo berrikuntzei:
- zenbait enpresa edo erakunderen arteko elkarlanetik sortutako proiektuei.
- Enpresako negozioen garapenean (lehiakortasuna) eragin frogatu handiena izan dutenei.
- Enpresarentzat abantaila lehiakorra izatea.
- Kalitatearekin, fidagarritasunarekin, azkartasunarekin eta malgutasunarekin lotutako alderdiak eta errentagarritasuna erakusten dituztenak.

zenbatekoa
Sariketak ez du inolako diru kopururik banatzen, baizik eta trofeo bat, enpresa sarituen jarduera eskertzeko, urterik urte ekimen berri batzuetara bultzatzeko eta haien irudi publikoa jardunbide egokien erreferentzia bihurtzeko, eta, gainera, jardunbide egokien erreferente gisa duen irudi publikorako bultzada bihurtzea.

Bi urtean behin banatzen dira sariak; lehenbizikoz, 2017an.

aipagarriak
Hautagaitzen aurkezpena: 2026ko apirilaren 29a arte aurkez daitezke hautagaiak.
Sarien banaketa: FOOD 4 FUTURE World Summit-en testuinguruan egingo da, maiatzaren 28an, 12:00etan.
2026ko Irabazleak
KATEGORIA: BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA
GOENAGA ESNEKIAK
Berrikuntza Teknologikoaren kategorian, Goenaga Esnekiak enpresari aitortu diote jogurt gaingabetuaren elaborazioan sortutako azpiproduktu bat zapore zitrikoak eta fruitu gorriak dituzten gurin gozoen gama berri bat bihurtzeko gaitasuna. Epaimahaiak ekonomia zirkularrari egindako ekarpena eta elikagaien merkatuaren barruan egindako proposamen diferentziala nabarmendu ditu, kontsumitzaileen eskaera berriekin lerrokatuta.
kATEGORIA: EMPRESA BERRIKUNTZA
GARAIA S.COOP.
Enpresa Berrikuntzaren saria Garaia S. Coop.ek jaso du. Bizkaiko 60 nekazarik baino gehiagok osatutako kooperatiba da, eta euskal baratzezaintzari aplikatutako berrikuntza eredu aurreratu bat bultzatu du. Bere estrategiak adimen artifiziala, IoT, ikusmen hiperespektrala, robotika eta doitasunezko bioteknologia bezalako teknologiak integratzen ditu. Epaimahaiak bereziki baloratu du emaitza neurgarriak sortzeko duen gaitasuna, hala nola sintesiko fitosanitarioen erabilera % 47 murriztea edo IV. gamako produktuetan elikagaiak alferrik galtzea murriztea, bai eta jasangarritasunean eta lurralde garapenean duen eragina ere.
KATEGORIA: MERKATU BERRIKUNTZA
EROSKI S. COOP
Merkatuen Berrikuntzaren kategorian, EROSKIk Eroski Smart Shop garatu du, adimen artifizial sortzailearekin integratutako WhatsApp bidezko erosketa digital azkarreko soluzio aitzindaria. Tresnak aukera ematen du erosketak planifikatzeko, menuak sortzeko eta etxez etxeko entrega azkarreko eskaerak egiteko, esperientzia irisgarri eta pertsonalizatua eskainiz. Epaimahaiak nabarmendu du berritzailea dela, kanal estrategiko berri gisa duen ahalmena eta merkataritza eredu efizienteago eta jasangarriago bati egiten dion ekarpena.
berriak
BTEM 2026 Sariek Euskadiko elikagaien berrikuntza aitortzen dute eta sektorean erreferenteak diren hiru euskal enpresa saritu dituzte
Goenaga Esnekiak, Garaia S. Coop.ek eta Eroskik irabazi dituzte Berrikuntza Teknologikoa (produktua), Enpresa Berrikuntza (prozesua) eta Merkatuetako Berrikuntza kategorietako sariak.
Ecolumber – Uriarte Iturrate, Delicass eta Paturpat euskal enpresak Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren 2024 Sarietan irabazle
BASQUE FOOD CLUSTERek eta AZTIk antolatutako sari-banaketa Food 4 Future feriaren esparruan egin zen, Bilbao Exhibition Centren (BEC)..
Harremanetarako
INFO@BTEM.EUS