BTEM Sariak.
Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak
BTEM
Hau da Elikaduraren Klusterrak eta AZTIk bi urtean behin antolatzen dituzten Euskadiko Elikadura Berrikuntzako Sarien (BTEM) helburua: Euskadiko elikagaien sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea, edozein dela ere enpresen tamaina, berrikuntzaren alde jardunez Euskadiko elikaduraren sektorea garatzen laguntzen baitute.
Horrez gain, sektorearen topagune bihurtu nahi genuke sariak banatzeko ekitaldia, Euskadiko elikaduraren balio katea osatzen duten eragileak elkarrekin jardun daitezen.

2019ko Irabazleak
KATEGORIA: BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA
Echebastar alakrana
Merkatuan arrakastaz sartu duelako atun ultraizoztuaren lerro berria, Alakrana markarekin merkaturatua, hots, kalitate bereiziko eta balio erantsi handiko produktu berritzailea.
Echebastar gai izan da lehiakideekin alderatuta balio argia eta bereizia duen proposamena kontsumitzaileari eskaintzeko. Enpresak produktu garbia eskaintzen dio kontsumitzaileari, hainbat formatu eta errezetatan aurkeztua.

kATEGORIA: EMPRESA BERRIKUNTZA
Txabarri Txakolina
Ardo landaketetako monitorizazio prozesuan eta mahats bilketa selektiboan droneen erabilera inplementatzeagatik.
Prozesu berriak dakar doitasunezko nekazaritza esaten zaion horretan 4.0 teknologiak sartzea, eta hori berrikuntza garrantzitsua da hasierako egoerarekiko, bai ekoizpen prozesuetan eragindako originaltasunagatik eta aldaketagatik, bai sektore horretan erabilitako teknologia eta tresnen berritasunagatik.

KATEGORIA: MERKATU BERRIKUNTZA
Eroski
Osasunaren, iraunkortasunaren eta tokiko produktuaren aldeko apustuan aitzindaria delakoan.
Gainera, Mondragon Korporazioaren kooperatiba honi elikadura kateko beste enpresa batzuk egituratzeko daukan gaitasuna aitortu diote adituek, baita online erosteko kanala garatzeko egiten duen ahalegina ere.

Sarien Kategoriak

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA (PRODUKTUA)
Merkatu aukera edo premia bat argiro atzeman eta merkatuan produktu edo zerbitzu berri edo hobetu bat arrakastaz txertatu duen enpresari emango zaio saria, betiere eskari hori estali eta bere negozioari lehiakortasun abantaila ekarri badio. Produktu berri bat, ontzi berri bat, teknologia berri bat… izan daiteke berrikuntza.

ENPRESA BERRIKUNTZA (PROZESUA)
Bere prozesuetan edo negozio ereduetan aldaketak egin dituen enpresa bati emango zaio saria, gauzak beste era batera egiteak lehiakortasun abantaila ekarri dionari.
Kontuan izango dira alor hauekin lotura duten alderdiak: berriak diren edo hobekuntza nabarmena dakarten ekoizpen, logistika eta banaketa prozesuen ezarpena edo produktu edo zerbitzuei laguntzeko jarduerak.
Kategoria horretan sartzen da, halaber, enpresak lehendik erabili gabeko antolakuntza metodo berrien ezarpena.

MERKATU BERRIKUNTZA
Sariaren helburua hau da: aitortzea beren egungo egoera nabarmen hobetzen duten estrategia edo kontzeptu komertzial berriak ezarri dituzten enpresak, negozioa handitzeko merkatuak edo bideak aurkitu dituztenak, plan bat diseinatu eta arrakastaz gauzatu dutenak eta abar. Bereziki balioetsiko dira nazioartera hedatzeko merkatu estrategiak eta kanal berriak jorratzen dituztenak (digitala…).
Epai-Mahaia

Leire Bilbao
INNOBASQUE- BASQUE INNOVATION AGENCY-ko CEO-a

Jaime Martín
CONSULTORA LANTERN-eko bazkide sortzailea eta CEO-a

Ignacio Muñoz
ANGULAS AGUINAGA enpresako CEO-a

Bittor Oroz
AZTIko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea

Javier Uriz
GRUPO CAFÉ FORTALEZAko Zuzendaria

Javier Ruiz de Galarreta
ARAEX Grands Spanish Fine Wines-eko presidentea eta CEO-a

Marta Vallbé
LOOP UNIQUE COMPANIES. Kontsumo Handiko Zuzendaria

FAQs

Onuradunak
Enpresa edo enpresa erakunde hauek lehia daitezke EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZA Sarietan: Euskadiko elikaduraren balio katean jarduten eta helbide soziala eta fiskala Euskadin dutenak.
Ezin dute parterik hartu epaimahaian ordezkaritza duten enpresek.

geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa da sarien banaketa eremua.

irizpideak
Arreta berezia egingo zai honako proiektu edo berrikuntzei:
- zenbait enpresa edo erakunderen arteko elkarlanetik sortutako proiektuei.
- Pymes eta Micropymeetatik sortuak direnei.
- Enpresako negozioen garapenean (lehiakortasuna) eragin frogatu handiena izan dutenei.

zenbatekoa
Sariketak ez du inolako diru kopururik banatzen, baizik eta trofeo bat, enpresa sarituen jarduera eskertzeko, urterik urte ekimen berri batzuetara bultzatzeko eta haien irudi publikoa jardunbide egokien erreferentzia bihurtzeko.

Bi urtean behin banatzen dira sariak; lehenbizikoz, 2017an.

aipagarriak
Hautagaitzen aurkezpena: 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte aurkez daitezke hautagaiak.
Epaiaren ezagutaratzea: urriaren amaieran.
Sarien banaketa: azaroaren 21ean. (Bizkaia Aretoa, Bilbo
BTEM Sariak 2017. Bideoa.
berriak

Eroskik, Echebastarrek eta Txabarri Txakolinak irabazi dituzte Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren 2019ko BTEM sariak
Eroski merkatuen berrikuntzaren kategorian saritu dute; Echebastar, berrikuntza teknologikoan; eta Txabarri Txakolina, enpresa berrikuntzan.

Zabalik dago BTEM Elikadura Berrikuntzako Sarien deialdia
Errekonozimenduak hiru kategoria hartzen ditu, teknologia, enpresa eta merkatuaren inguruan, eta izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Grupo Café Fortalezak, Angulas Aguinaga SAk eta Grupo ARAEX Grandsek Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak irabazi dituzte
Sariak banatzeko ekitaldira 300 lagunetik gora bildu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian.

BTEM Sarien sorrera, "Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak"
‘Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak”, Euskadiko elikaduraren sektoreko enpresetan elementu berritzaileak sartzea bultzatzeko eta aintzatesteko helburuz sortu dira.
Harremanetarako
INFO@BTEM.EUS
