{"id":1845,"date":"2022-03-02T11:15:00","date_gmt":"2022-03-02T10:15:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.btem.eus\/?p=1845"},"modified":"2022-03-02T10:41:44","modified_gmt":"2022-03-02T09:41:44","slug":"abierta-la-convocatoria-de-los-premios-de-innovacion-alimentaria-btem","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/abierta-la-convocatoria-de-los-premios-de-innovacion-alimentaria-btem\/","title":{"rendered":"Zabalik dago BTEM Elikagaien Berrikuntza Sarien deialdia"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>AZTI zentro teknologikoak eta Euskadiko Elikaduraren Clusterrak Euskadiko Elikagaien Berrikuntzako Sarien hirugarren edizioa deitu dute, elikagaien balio-katea osatzen duten euskal enpresen lana eta ahalegina aintzatesteko.<\/em><\/li><li><em>Aintzatespen horretarako izena emateko epea apirilaren 8ra arte egongo da zabalik, teknologia, enpresa eta merkatu arloetako berrikuntzari buruzko hiru kategoriatan.<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><strong><em>Bilbon, 2022ko martxoaren 2an. <\/em><\/strong>Elikagaien sektorearen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin,  <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.azti.es\/\" target=\"_blank\">AZTI<\/a>&nbsp;ikerketa-zentroak eta <a href=\"http:\/\/www.clusteralimentacion.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Euskadiko Elikaduraren Clusterrak (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">Euskadiko Elikaduraren Clusterrak<\/a> Euskadiko Elikagaien Berrikuntzarako Sarien (BTEM) hirugarren edizioa jarri dute martxan, eta gaur hasiko da hautagaiak aurkezteko epea.<\/p>\n\n\n\n<p>Aintzatespenaren helburua elikagaien sektoreari\nbalioa ematea eta bere eragileen bitartez erreferente gisa posizionatzea da,\nbaita enpresa-jardunbide egokiak zabaltzea eta sustatzea eta enpresa sarituei\nprestigioa ematea ere.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cEuskadik elikaduraren balio-katearen sektorea\ngaratzeko eta modernizatzeko aukera du, mundu mailako berrikuntzaren punta-puntan\njarriz. Euskadiko elikagai-enpresen artean berrikuntzaren kultura garatu nahi\ndugu, baina sektoreko enpresa-bikaintasuna ere sustatu nahi dugu,\nlehiakortasunaren eragile den aldetik\u201d, adierazi du Bittor Oroz, Nekazaritza,\nArrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta AZTIko presidentea. <\/p>\n\n\n\n<p>Gainera, sari horien bidez, \u201ceuskal elikagaien\nsektoreari balioa eman nahi diogu, eta erreferente gisa jarri, bere eragileen\nbitartez, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta sektorean trakzio-efektuko\njardunbide egokiak sustatuz\u201d, gaineratu du Manu Giner Euskadiko Elikaduraren Clusterreko\npresidenteak.<\/p>\n\n\n\n<p>Sarietan parte hartzeko hautagaitzak apirilaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa  <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.btem.eus\/bases-premios-btem\/\" target=\"_blank\">btem.eus<\/a> webgunean kontsulta daitezke.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>Hiru\nkategoria: teknologia, enpresa eta merkatua<\/strong><strong><\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p>Bi urtez behingo sari honek <a href=\"https:\/\/www.btem.eus\/#categorias\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"hiru kategoria (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">hiru kategoria<\/a> ezartzen ditu: Berrikuntza Teknologikoa, Enpresa Berrikuntza eta Merkatuetako Berrikuntza. Hiru kategoria horiek bat datoz Eusko Jaurlaritzaren ekonomia- eta lehiakortasun-estrategian definitutako eta aldi berean, Euskadiko Elikaduraren Clusterraren Plan Estrategikoan eta AZTIren Plan Estrategikoan integratutako hiru Jarduera Estrategikoko Arloekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Berrikuntza Teknologikoaren kategoriak produktu,\nontzi edo teknologia berria garatu eta merkatuan sartu duen enpresa sarituko\ndu, edo horietakoren bat modu arrakastatsuan hobetu duena, bere negozioa\ngaratzeko abantaila lehiakorra izanik.<\/p>\n\n\n\n<p>Bigarrenik, Enpresa Berrikuntzaren kategoriak negozio-prozesuetan\nedo -ereduetan izandako aldaketak aintzatetsiko ditu. Sariaren sustatzaileek\nzehaztu dutenez, produktu edo zerbitzu berriak edo hobekuntza esanguratsua\ndakarten produkzio-, logistika-, banaketa- edo laguntza-prozesuen ezarpenarekin\nerlazionatutako alderdiak hartuko dira kontuan.<\/p>\n\n\n\n<p>Azkenik, BTEMek, Merkatuetako Berrikuntzaren\nkategorian, hobekuntza esanguratsua ekarriko duten merkataritza-estrategia edo\n-kontzeptu berriak nabarmenduko dituzte. Horrela, nazioartekotzera bideratutako\nmerkatu-estrategiak baloratuko dira, baita kanal berriak, adibidez digitala,\nesploratzera bideratutakoak ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Hiru kategoriak baloratzeko orduan, berrikuntzak negozioan\nizango duen eragina eta etorkizunean izango duen bilakaera, eta mundu\niraunkorragoa eraikitzeko izango duen ekarpena (garapen soziala, ingurumenekoa,\ngiza eskubideak\u2026) hartuko dira kontuan.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurkeztutako hautagaitzak aurreko edizioko enpresa\nirabazleen (Echebastar, Txakoli Txabarri eta Eroski) ordezkariek eta sektoreko\nberrikuntzan ospe handia duten hiru aditu independentek (Carolina P\u00e9rez,\nCEBEKeko presidentea; Leire Bilbao, Innobasqueko CEOa; eta Jaime Mart\u00edn,\nLanterneko CEOa) osatuko duten epaimahaiak aztertuko ditu.<\/p>\n\n\n\n<p>Erabakia maiatzaren 15etik 19ra Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egingo den  <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\">Food 4 Future World Summit<\/a>-en barruan emango da ezagutzera. AZTIk antolatutako nazioarteko ekitaldia da, eta bertan Klusterra global partner da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>AZTI zentro teknologikoak eta Euskadiko Elikaduraren Clusterrak Euskadiko Elikagaien Berrikuntzako Sarien hirugarren edizioa deitu dute, elikagaien balio-katea osatzen duten euskal enpresen lana eta ahalegina aintzatesteko. Aintzatespen horretarako izena emateko epea apirilaren 8ra arte egongo da zabalik, teknologia, enpresa eta merkatu arloetako berrikuntzari buruzko hiru kategoriatan. Bilbon, 2022ko martxoaren 2an. Elikagaien sektorearen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin, AZTI&nbsp;ikerketa-zentroak&hellip;&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/abierta-la-convocatoria-de-los-premios-de-innovacion-alimentaria-btem\/\" rel=\"bookmark\">Leer m\u00e1s &raquo;<span class=\"screen-reader-text\">Zabalik dago BTEM Elikagaien Berrikuntza Sarien deialdia<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":1842,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"neve_meta_sidebar":"","neve_meta_container":"","neve_meta_enable_content_width":"","neve_meta_content_width":0,"neve_meta_title_alignment":"","neve_meta_author_avatar":"","neve_post_elements_order":"","neve_meta_disable_header":"","neve_meta_disable_footer":"","neve_meta_disable_title":"","_themeisle_gutenberg_block_has_review":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1845","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1845\/"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post\/"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2\/"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments\/?post=1845"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1845\/revisions\/"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1842\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/?parent=1845"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories\/?post=1845"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.btem.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags\/?post=1845"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}